Maitatu nazazu gutxiago baina ongi....

2016KO UDARA ONDORENGOAK

 

1- Zer da klitorixa? Non dago? Zein dira bere funtzioak?

Emakumeengan, eta baita ere ugaztun emeetan, klitoria aluaren gainaldean dagoen atal zutikor bat da. Emakumeen sexu plazerrerako atal garrantzitsua da: klitoria kitzikatuz plazerra sentitzearekin batera, orgasmora hel daiteke emakumea. Ugaztun emeetan, klitoriaren kilikadurak bagina lubrikatzen ere laguntzen du, horrela bagina estaldurarakoprestatuz.

300
Aluaren atalak: klitoria gainaldean dagoen koskorra da.

2- Hilerokoa: Zein produktu daude? Haien aldeko eta kontrako puntuak

Menstruazioa, emakumeen kasuan hilekoa ere deitzen dena, baginatik karen edo plazenta duten ugaztun emeek aldiro izaten duten odol-jarioa da, hileko jario izenekoa, hilekoaren zikloaren baitan, askatutako obuloak ez ernaltzeagatik umetokian bildu den odolezko mukosa kanporatzean gertatzen dena. Emakumeengan gutxi gorabehera 28 egunero gertatzen da (horik hileko izena), 11-13 urterekin gertatzen den lehenengo menstruazio edo menarkiatik 50 urtetan gertatu ohi den menopausiara arte. Menstruazioa edo odol-jarioa bera zenbait egunetan zehar soilik gertatzen bada ere, behin eta berriz errepikatzen den ziklo menstrualaren aldi bat besterik ez da, emakumeak ernalketarako prestatzen duen ziklo fisiologikoa alegia.

Odol-jarioa xurgatzeko emakumeek babeski zenbait erabiltzen dituzte, hala nola konpresak edo tanpoiak. Beste alde batetik, historian zehar menstruazioak tabu eta debeku anitzen gaia izan da; adibidez, erlijio zenbaitetan menstruazioa duten emakumeekinsexu harremanak izatea edo emakumeek erlijio-errituetan parte hartzea debekatu egiten da.

Irudia

3- Larrua jotzen dudanean, zakilak min egiten dit

Medikuarengana jotzea duzu hoberena. Agian fimosia edo antzekoren bat izan dezakezu.

4- Preserbatiboak: motak/prezioak

http://aizu.barakaldo.org/galerias/los-conoces-todos/?lang=eu

5- Aluan hazkurea dut eta gorritua, zer izan daiteke?

Mila dira dituzun aukerak, baina ohikoetako bat onddoak dira. Haien detekzioa eta tratamendua errezak dira, baina diagnosi zuzena egitea ezinbestekoa da. Nahi baduzu, gure kolaboratzailea den Gabyri deskribapen zehatzago bat helarazi diezaiokezu formularioaren bidez eta diagnosi zehatzagoa egin diezazuke.

6- Eskuineko eskuarekin idatzita, zergatik pixa egiteko edo masturbatzeko ezkerreko eskua erabiltzen dut? Normala da? Zergatik ote?

Eskui edo ezker, eskuak eta ikuituak erabiltzea da polittena. Biak erabiltzen badituzu ere, ez da batere ideia txarra, ezta? laztandu, ikuitu, erabili, zeurea duzun gorputza.

7-Pubertaroan edo nerabezaroan sartuta ez dauden 10 edo 11 urteko ume asko ez al dira umeegiak?

Sexualitatea jaiotzen garen unetik hasten da. Txikiak, bi urterekin ere ikusten ditugu haien gorputzarekin jolasean gozatuz. Heziketa goiztiar batek, nerabe osasuntsu bat dakarrela garbi ikusten dugu. Beraz, jaio den unetik MuxuGoxo interesa dakioke. Sexualitatea baitu, eta kuriositatea ere, noski!

8- Zein da poliziaren eginkizuna MuxuGoxon?

Zoritxarrez, tratu desegokiak jasaten dituzten pertsona gehegi dago. Eta ez dute beti zer egin dezaketen jakiten, zein diren haien eskubideak.... abusoak, tratu txarrak.... whatsapp-aren kontrol obsesiboa...

9- Azken urteetan arazo bat daukat,ez zait zakila gogor jartzen eta sentidu ere askorik ez. Medikuekin egon naiz eta antsiedadeagaitik dala esaten didate,nahiz eta nik holako ezer ez sentitu. Ba al du soluziorik?? Injekzioa bat jartzeko ere esan didate baia....honekin haurdun gera daiteke nire neska??

Arazoa fisikoa ezpada... buruko espezialistaren baten laguntza beharko duzu. Gure psikologak erantzun diezazuke, baina zuk ez duzu antsietatea sentitzen.... beste bikote edo "berotze" biderik probatu al duzu? Medikazioek harrisku handiak dituzte, biagra adibidez, oso harriskutsua da. Eta haurdun geratzeari buruz, hazian dago gakoa. Hazia ateratzen bada, bere kalitatea jakin behar, baina fertilitate tratamendua jasoz eta laguntzarekin, posible da.

10- Nire emazteak harremanak ditu bikotez kampo,trio eta abar, arrunta da senarrarekin ez kontatzia nahiz gure artian ondo konpontzen garen?

Bizi proiektu batean, aktore desberdinek aktuatzen dute, eta faktore desberdinek eragiten. Oso oso ohikoa da bikoteaz kanpoko harremanak edukitzea, eta hori ezpada, pornoa, edo antzeko fantasiekin jolastea. Gaur egungo bikote modeloa ez da oso errealista, eta zintzoena, zure bikotearekin lasai eseri eta harekin hitzegitea da. Galdeiozu zer bilatzen duen, zergatik eta batez ere, zerk kezkatzen zaituen. Eta zuk ere parte hartu nahi baduzu, esaiozu, eta agian, jolas berri bat deskubrituko duzue.

Pertsona orok du konkista gogoko, zirrara...berriaren kuriositatea. Baina, bikote bakoitzak zehaztu behar ditu bere arauak. Ez gizarteak.

11- Nire bikoteak, hozka egiten dit titi-puntetan eta ez dut gogoko, min egiten dit! Zer egin dezaket?

Esaiozu ez duzula gustuko! Sexuak plazerra bideratu behar du eta parte hartzen dutenen ongizatea. BETI.

12- Zuekin konpartitu nahi dut bideo hunkigarri hau. Nola bizi dute haur transexualek beren egoera?

13- Zakil punta gorri gorria dut eta globo baten itxurakoa. Zer izan daiteke?

GArbitzen zarenean, oso garrantzitsua da azala atzera bota eta barrutik ere garbitzea. Oso ohikoa da zuri gertatu zaizuna. Garbitu egunero zakila azala atzera botaz eta ez bada pasatzen, idatzi berriz eta esan nola zauden.

14- Nire lagunek diote zutik larrua jo ezkero ez zarela haurdun geratzen. Egia da? 

Ez da egia. Hazia sartzen bada, zutik, etzanda.... berdin du, beti dago haurduntzeko harriskua. Obulazioan bazaude eta hazia sartzen bada, haurdunaldi probabilitatea altua da. Zutik egin edo etzanda.

15- Ez dakit orgasmoa nola lortu....eta mutila haserretu egiten da. Zer egin dezaket?

Zure burua exploratzea aukera polita izan daiteke, zure bikotearekin ere explora dezakezu eta eroso, presarik gabe, ezagutzen joan. Plazerra haundituz joango da eta bikotearekin elkartzeaz gain, zeure burua ere ezagutuko duzu. Orgasmoa genitaletan "lehertzen" bada, ez da genitalen bidez bakarra lortzen.

16-Haurdun nago eta nire mutilak zakilan pirtzina dauka. harremanak edukitzerakoan ez dut ezer arrarorik sentitzen, haurrari zerbait gertatzeko arriskurik ba al dago?

Zakila ez da Haurra dagoen lekuraino iristen, beraz, ez duzu inolako arriskurik.

17- Nire mutilak dio, biak bat garela eta nire mezuak ikusten dizkit. Beti non nagoen jakin nahi du eta ez dit bakarrik egoten uzten. Normala al da?

Normala dena edo ez dena, bikoteak arautzen du. Intimitatea, norberaren izatea.... guzti horren kontserbazioa norberaren baitan dago. Zuk ikusi behar duzu ea eroso zauden zure bikotearen jokabidearekin. Biak bat izateak ez du zure izatea deuseztu behar, inolaz ere.

18- Kondoirik gabe larrua jotzen badut, baina hilerokoarekin banago, haurdun gera ninteke?

Bai. Probabilitatea txikiagoa izanik ere, posible da. Gainera, kondoiaren erabilerak, gaixotasunetatik ere babesteko funtzioa badu.

19- Sexuan ari garenean, mutilak, iraindu egoten nau. Puta eta antzekoak deitzea gustatzen zaio eta niri rolloa mozten dit. Zer egin dezaket?

Sexu harremanak, praktikatzen dituztenen gustokoak izan behar dute. Berari esan diezaiokezu ez zaudela eroso.

20- Klitorisa ikuitzean min egiten dit. Normala al da?

Ginekologoari bisita egitea beharrezko jotzen dugu. Egin nahi ez baduzu, egizu kontsulta berriro zehaztasun gehiago jarriz.

21- Gizena nago oso eta bikoteak esan dit hori dela erakartzen duena. Ni ez nago gustora baina argaltzen banaiz, gal nezake. Zer egingo dut?

Zure osasuna zaintzea da garrantzitsuena. Beraz, zure beharrak lehenestea da egokiena. Bikoteak maite bazaitu, gizen edo argal, maiteko zaitu.

22- Bederatzi hilabeteko nago haurdun eta gizonak ez nau ikuitu ere egin nahi... ni berriz,bero bero nago egun osoan. Zer egin dezaket?

Zure buruarekin jolas dezakezu, horrek ere badu bere gozamen neurria eta. Gainera, haurra izandakoan ere, izaten da nahiko lan. Orain hase oraingoak, eta gizonak nahi ezpadu, zuk zeuk hase ditzakezu.

23- Bi kondoi jartzen ditut larrua jotzeko ta bikotea oso haserre dut. Batekin aski ote da?

Bai! Zalantzarik gabe.

24- Norbaitek, hau ikus dezagun ahi izan du, eta hemen partekatzea erabaki dugu:

Altxor bat zuretzat

Larraitz Arando 2012/02/08

Altxor bat dut zuretzat bihotza. Altxor polit-polit bat. Magia modukoa da altxor hau. Zurea da eta agian ni ohartu ez arren, ezagutuko zarete jada. Halere aurkezpena egiten ausartuko naiz:

Alabatxo, zure sexu plazerra aurkeztu nahi dizut.
Zurea izango den altxorra. 
Zurea soilik.
Hasierako inpresioek eta harremanek geroko zure bizipenetan eragina izango dutenez, gozotasunez aurkeztu nahi dizut. Aurrerantzean ...
Zure kili kiliekin gozatzeko.
Barre egiteko.
Batzutan izarrak ukitzeko.
Alua berotzen ikasteko.
Plazerrez izerditan bustitzeko.
Tripetako tximeletekin dantzatu eta hegan egiteko.
Zure gorputzaren sekretuak deskubritzeko. 
Nahi duzun hori lasai eskatzeko.
Zure erritmora gozatzeko.
Gustuko duzun horrekin beldur gabe jolasteko.
Nahi duzunean, nahi duzun horrekin zure altxorra elkar banatzeko.
Nekatuta zaudenean atseden hartzeko.
Zutaz topera gozatzeko.

25- Kaixo, 15 urte ditut eta nire mutilarekin, lehen aldiz, larrua jo nahi izan dut eta mina egiten didanez utzi egin dugu. Bera haserre dago, eta ni triste.

Aurretiko jolas eta beroketak oso garrantzitsuak izaten dira lubrikazio egokia lortzeko. Gainera, norberaren segurtasuna eta erosotasunak ere laguntzen du. Bestalde, zakila sartzerakoan, mantso, indarka aritu gabe egitea komenigarria da.

Zuk, zeure buruarekin jolasean ari zarela, minik bai al duzu? Baiezkoan, ginekoloarengana joateak ez dizu kalterik egingo.

26- Nire neskarekin atzetik sartzeko joalasak egin nahi ditut baina bera ez du nahi. Zer egin dezaket?

Sexuan, oso garrantzitsua da arauak partaide guztiek errespetatzea. Eta zein da araua? Denek nahi behar dute egin egingo dena. Beraz.... berak nahi ez badu, seguru aurkituko duzuela beste majina bat jolas!

27- Festa batzuetan gehiegi edan nuen eta mutil baten ondoan esnatu nintzen. Lotsa lotsa eginda lasterka alde egin nuen. Bere lokalean agertu nintzen eta ez dut batere garbi zer egin genuen edo nola. (Galdera honen oso oso antzekoak 13 jaso ditugu! Batean laburtuko dugu erantzuna)

Zure kezka, preserbatiboak erabili ote zenituzten dela ulertzen dugu. Zuzenena berarekin hitzegitea da, badakizu non topatu eta aurre egin beharko diozu. Badira ondorioak, garaiz ekinda, konpontzen errazak direnak, baina denbora utzita ba,... zailagoak.

28- Parrandan ibili ondoren, lokalera joan ginen lagun batzuk eta tontakerietan hasi ginen. Ohartu ginenerako elkarrekin liatzen ari ginen batzuk. Gauza da, orain, ez diogula elkarri aurpegira begiratzen eta nik lagunik gabe ez dut bizi nahi.

Beno, kasu honetan, asko errezten dute whatsapp bezelako app-ek. Talde bat osa dezakezu eta izen bezela jarri "zuen lagun izan nahi dut". Bertan, gaia atera eta ziur, pote bat hartzen bukatzeko gai izango zaretela. Animo!

29- Udaran, mutil batekin sexua izan dut. Ni ere mutila naiz. Neska laguna daukat. Eta 17 urte. Burua nahastua daukat. Homosexuala al naiz?

Galdera horren erantzuna zuk bakarra duzu. Halere, ez daukagu garenari etiketa bat jartzeko obligaziorik. Bikotearekin sexuaz gozatzen baduzu, non dago arazoa? Edota, hala ez bada, zergatik jarraitu? Norberarekin leial izatea bezalakorik ez dago. Entzun zure buruari eta erantzuna jasoko duzu.

30- Parranda ondore batean, mutil batekin harremanak izan nituen. Kopa dudanez ez genuen kondoirik erabili. Orain, aluan, hazkurea dut eta gorri-gorri eginda dut. Zer dut?

Lehenik eta behin, harremanak behin behinekoa bada, kondoia erabiltzea ezinbestekoa da. Esaten duzunak kandida onddoa dela pentsatzera garamatza. Farmazian izaten da errezetarik gabe eskuratzeko modua. Halere, ginekologoak gainbegiratu bat emateak ez dizu kalterik egingo.

31- Hilerokoa jeitsi zait eta ez dakit zer egin.

Hilerokoaren inguruko materiala 2. galderan duzu erantzunda. Zure zalantza konkretuagoa bada, esaiguzu lasai.

32- Udara osoan ez dut bikotearekin sexu gogorik izan. Besteekin bai. Eta maite dut! Zer egin dezaket?

Zeure buruari entzutea litzateke egokiena, askotan kariñoa, maitasuna, desira.... denak nahaste-borrastean ibiltzen dittugu.

33- Nire bikoteak, sexu harremanak ditugunean, "puta" eta horrelakoak esatea gustoko du. Niri rolloa mozten zait. Eta ez dakit nola esan, ez dudala batere gustoko.

Norberak bere fantasiak ditu eta zintzoena, garbi hitzegitea da. Gustoko ez duzula badaki, seguro, biak gustoko dituzuen milaka formula aurkituko dituzuela.

34- Bi pertsona maita al daitezke?

Noski! Eta ehun! Eta mila! Maitatzeko jaioak gara! Gauza da... ze espero duzu maitasun horretaz? Desira badago? Ze proiektutarako zein kide nahi duzu?

35- Nire lagunaren mutila deseo dut. Esango al diot?

Esan nori? Eta zein da zure helburua? Hori garbi duzunean, zuk erabaki bietako nori, edo bieri edo inori, esan behar diozun. Beti ere, garbi izan zer den nahi duzuna.

36- Aluan laser depilazioa egin nahi dut. Bai al dago harriskurik? Mina egiten al du?

Printzipioz, ez dago badakigun kalterik. Baina mina bai! Aluko ezpainak ximurdurak izanik, beltzaranak izan ohi dira eta laserrak potentzia handiagoz egin behar du.

37- Nire senarrak arrain usaina du beti eta niri nazka ematen dit.... dutxatuta ere usaina du.

Elkarrekin bainu luuuuuze bat har dezakezue, gustoko duzun usaina duen xaboia erabiliz.

38- Nire alaba bibradore batekin aurkitu dut jolasean. Orain lotsa ematen dit berarekin hitzegitea.

Esaiozu lotsa duzula eta zerk lotsatzen zaituen. Agian, zerbait ikasiko duzue biok.

38- Nire irakaslearekin amets erotikoak ditut. Ezin dut beste gauza batean pentsatu. Esango al diot?

Biak adinez gorakoak izanik eta biok ados bazaudete, ez dago arazorik.

39- Ikastolan mutil batekin nabil eta udaran beste batekin egon nintzen. Esan behar al diot?

Norberak ikusi behar du zein harreman agertu behar dituen zein ez. Hausnarketa zuri bakarra dagokizu.

40- Uztailean, nahi gabe haurdun geratu nintzen. Gaur abortoa egin didate. Ez nago ondo. Gero arazoak izango ditut ama izateko?

Psikologikoki landu beharreko gaia izaten da hau. Fisikoki ez du arazo bat izan beharrik aurrerago haurdun gera zaitezen. Arlo psikologikoa zaindu eta jorratzea berriz, oso garrantzitsuak dira.

41- Nere neskarekin nagoela ez zait zakila altxatzen, baina pornoa ikustean bai. Zer egin dezaket? Nere neska gustatzen zaitela uste dut.

Berarekin pornoa ikustea izan daiteke aukera bat. Beste bat, berarekin duzun harremana aztertu eta baloratzea.

42- Udara honetan gay naizela konprobatu dut. Nola esango diot nere neskari?

Minik txikiena egingo dion modua aurkituko duzu seguru. Nola, aurrez eta bihotzetik. Zorte on!

43- Zakila hain estua daukat belarritik sartu ahal dudala, hori txarra al da?

Tamainaren gora beherak ez dute ona edo txarra izatea baldintzatzen sekula. Erabilera erabiltzaileen gustokoa izatean dago gakoa.

44- Mutil lagun bat dut, baina gustoko dut nire lagunik onena neska bat dena. Zer egin ahal dut erabakitzeko potorroa edo zakila?

Biak gustoko izatea ere gerta daiteke. Gauza da zertarako zaudeten prest eta zein diren helburuak. Biekin probatzea baino ekintza argigarriagorik ez legoke, noski. Hori posible balitz....

45- Kaixo, 2 gauza: - Zer sentitzen da orgasmo bat eukitzerakoan. -Nola egiten da sexua?

Orgasmoa gorputzaren eztandaren parekoa da. Norberak, egoera eta momentuen arabera, desberdin sentitzen du.

Sexua....oso galdera zabala da hori. Koitoa bada zure galdera, hau, bikote heterosexuala den kasuan, zakila zein alua ondo berotuak daudela, zakila aluan sartzean datza. Homosexuala den kasuan, ipurdiko zuloan sartu ohi da, eta bi nesken artekoa denean, hatzak edo antzekoak sartu ohi dira aluan. Halere, sexua eta koitoa ez dira bat. Ikusi gure ikastaroen gunea eta gozatu!

46- Neure mutil lagunarekin sexu orala praktikatzean, infekzioren bat hartu dezaket?

Zakila zikina badago, herpes-a har zenezake ezpainetan edo ahoan. Baina bestelakorik ez.

47-14 urte ditut. batzuetan porno bideoak ikusten ditut eta sexua neure mutil lagunarekin egitea gustatuko litzaidake. neure mutil lagunak hainbat sexu harreman eduki ditu eta jada sexu harremanak edukitzeko prest dago baina ez dakit nik berarekin sexua edukitzeko prest nagoen. zer uste duzu zuk? goizegi ahal da?

Lehenik argitu behar dugu, sexua esatean koitoaz ari zaren edo ez. Sexua koitoa baino askoz ere zabalagoa da. Suposatuko dugu beraz, koitoaz ari zarela. Sexu harremanek ez dute adin edo garai egokirik, araua bakarra da: parte hartzen dutenen ongizatea. Honek zer esan nahi du? Zure mutila eta zuk gogoa duzuena egin behar duzuela, errespetuz, eta bietako bat deseroso dagoenean geldituz. Beti zentzuz, beharrezko neurriekin. Adina ez da gakoa, norbera ongi sentitzean datza. Beraz, aurreprogramazioa baino gehiago, unea bera etortzean, beso zabalik jasotzea izan daiteke bide bat.

48- Nire bikoteak homoseuala dela esan dit. Eta ni neska naiz. Zertan ibili da orain arte? Itxurak egiten?

Sexualitate joerak anitzak dira. Bizitzaren kapitulu desberdinetan, pertsona desberdinek erakartzea ere arrunta da eta sexu desberdin zein berdinekoek erakartzea ere gerta liteke. Ez du zertan itxurarik egin izan.

49- Urte zaharrean birginitatea galdu nahi dut. Alkohola eragozpen bat al da?

Mutilek kasuan, batzuetan, zakilaren gogortzea eragozten du, "gatillazo" bezela ezagutzen duguna, alegia. Bestalde, lehen aldia, hain programatua izateak, estresa ere sor dezake, antsietatea akaso? Momentua iritsi eta gustora bazaudete eta eramaten uzteko gogoa, zuen esku dago jarraitzea edo ez. Beti ere, prebentzioa erabiliz.

50- Anorexia dut. Hilerokoa ez zait aspaldian etorri.

Zure gaixotasunak badu horrelako ondoriorik. Eutsi goiari, egin aurrera, eta jaso besarkada goxo bat gu guztion partez, indarra izan dezazun aurrera ateratzeko. Laguntza psikologikoa jasotzen ari al zara?

51- 14 urte ditut eta sexua praktikatu nahi dut. goizegi da?

    47. galderan erantzun dugu. Plazerra eta ongizateak eskutik joateak egiten gaitu zoriontsu, hori garbi izan.Antisorgailurik behar baduzu idatzi ezaiguzu eta lagunduko dizugu.

 

2016 URTE HASIERAKOAK

52- Ez didate neska eta ezta mutilek ere erakartzen. Gaixorik al nago?

Erakarpena gizakiaren ezaugarria bada, ez erakartzeak apatia ere erakus dezake. Zer moduz zaude orokorrean? Kontaiguzu pixka bat gehiago, mesedez

53- Pornoa ikustea guztatuko litzaidake baina ez dakizkit porno orrialderik. Batzuk esan ahal dizkidazu?

Google bezelako bilatzaileren batean "Ver porno online" idatzi eta ateratzen dira batzuk. Gauza da publizitatearekin kontua izan behar dela eta zure datuak inon ere ez dituzula idatzi behar.

54- Larrua jotzen ari naizela puzkerrak botatzen ditut alutik, nik mutilari ipurditik direla esan nion hasiera batean baina, denbora joan ahala konturatu egin zen eta utzi egin nau.

Posturaren arabera, airea sartzen da aluan eta huts efektuarekin, puzker modukoak egin. Baina ez dute puzkarraren usainik. Hori izan da uzteko arrazoia?

55- Duela urte bat barrabilak erre nituen, orain ez daukat sensibilitatea eta pornoa edo serbait ikustean nire trabukoa ez da altzatzen eta ez ditut ellakulazioak zentitzen zer egin al daiteke?

Zakilaren sntsibilitate eza urologoari komentatzea interesgarria litzateke. Halere, zakilaz gain, baditugu gorputzean puntu erotiko asko! Pornoa ikustean edo zuk gustoko duzun egoeretan, ikuitu, laztandu zeure burua, eta plazerra beste modu batera lortuko duzu.

56- Duela denbora bat neska bat ezagutzen nagoela eta sexu kontuetan hasi gara. Orokorrean ondo gabiltza baina kondoia agertzen den bakoitzean erekzioa joan egiten zait eta ez dakit zer egin. Zer gertatzen zait? Eta ze soluzio posible dauzkat?

Askotan, kondoiak, efektu hori sirtzen du, "rolloa" moztekoa. Bikoteak jartzea, eta ekintza horrekin dibertitzea aukera bat izan daiteke. Zaporeetako kondoiak erabiliz, ahoarekin jolastuz... Horrela ere ezin baduzu, kondoi desberdinekin errepikatzen bada, beste antisorgailu bide batzuk ikusi beharko dituzue. Horrela bada, galdetu berriz eta antisorgailuen inguruan informatuko zaitugu.

57-Batzutan nire amarekin nagoenean tente jartzen zait, beste egunean berarekin lo egin nuen eta tente jarri zitzaidan berriro orduan masturbatu nintzen bera lo zegoen bitartean, esan al diot sexua eukitzeko edo txarra da nire ama delako?

Amarekiko izaten diren sentsazioak bereziak badira ere, sexu harremanak lotura mota hori dagoenean, ez dira egokitzat jotzen. Agian, berarekin duzun harremanaren inguruan hausnartzea gomendatzen dizut, berarekin duzun hurbiltasuna identifikatu eta gogoak argitu. Ez da ona edo txarra, besterik gabe, rol kontu bat da. Inzesto izena ematen zaio eta ez da egokitzat jotzen. Halere, arauak norberak zehaztea komeni da.

58-gustu oso pekuliarrak ditut, publikoan masturbatzea gustoko dut ez dakit zergatik baina asko ipintzen nau baina txarto begiratzen dit jendea ez dakit zergatik den hori zer egin dezaket hori ez egiteko nire amaren aur pegian egin edo nire aitaren aurpegian edo...

Masturbazioa ekintza intimoa dela nabarmena bada, exibizionismoa ere askok sentitzen duten gogo bat da. Badira lekuak horrelako ekintzak ongi ikusiak daudenak. Sexua konpartitu eta erakustea ongi ikusiak daudenak. Euskal Herrian, Bilbon, badira horretarako prestatuak dauden bi etxe. Ama eta aitaren aurrean ez dago egin beharrik. Hori gutora ikusiko duen testuingurua aurkitzean datza gakoa.

59-Potorroan azkura dut eta nire amari esan nionean amak eskua sartu zidan baina hain estua dut ez dela sartzen.

Hazkura baduzu aluan, eta azala gorritua, medikuaren laguntza beharko duzu, posible baita onddo bat izatea. Amak eskua sartzeari ez diot loturarik ikusten ezta aluaren tamainari ere.

60-Nola jakin ahal dut bisexuala ba nahiz neska ez ditut gustoko baina gustoko dut bilusik ikustea zer egin ahal dut

Esperientzien bidez determina dezakezu. Halere, sexualitateari izena jarri beharrik ez dago, garaian, gustuko ditugun ekintzak egiten baditugu. Ez dago heterosexual, bisexual edo homosexual etiketen beharra sentitu beharrik, pertsonekiko ditugun erakarpenak bizi eta sentitu baizik, partaideak ados zaudeten artean, noski.

61- pornoa ikusterakoan, sexua egiteko gogoa piztu egiten zait, baina mutil batekin bakarrik nabilenean, berarekin gauzak esperimentatseko edo harekin sexua egiteko lotsa ematen dit. zer egin dezaket?

Beldurrak gure nahia askotan oztopatzen dute. Sexua, pixkanaka esperimenta daitekeen zerbait da. Gaur laztanak, bihar muxuak, hurrena jantziekin jolastu.... presio eta denboraren estuasunik gabe. Eramaten uzteak, espektatibarik ez edukitzeak, asko laguntzen du.

62- Neska bat naiz 13 urtekoa eta ez dakit nola masturbatu, asaldu ahal ditazue pausus mesedez

Masturbatzea norberaren esplorazioa da. Zure gorputzarekin jolastean datza, beraz, eroso eta intimitatea duzula sentitzen duzun leku eta une batean, zure gorputza ikuitu. Dutxaren ur epela, jostailuak, besterik gabe gur hatzak.... denak balio du norbera ezagutu eta gozatzeko. Bestalde, oso garrantzitsua da norberaren ezagutza, beste batekin sexua praktikatzeko, zer nahi dugun edo ez dugun determinatzeko.

63- beste eguneaqn sexuak eduki nituen nire mutillagunarekin, bat batean odoletan hasi nintzen, berak dastatu eta goxo zegoela esan zidan, niri ez zidan gustatu zer egin dezaket?

Odolaren zergatia garbi baduzu eta kezkatzen ez bazaitu, orduan, bigarren atala aztertuko dugu. Mutilari argi esan beharko diozu, horrelako praktikak ez dituzula gogoko.

64- ez dakit zakila baginatik sartzen eta nire neskalaguna sexu harremanak egitea nahi du. zer egin behar dot. Urduri nago eta ere eskatu dit mamada edo zeo zer horrela egitea eta ez dakit zer egin. laguntza mesedez. bakarrik nahi dut nola sartu eta mamada zer da jakitea

Zure galderak, zalantza ugari ditu funtsean. Lehenik eta behin, mamada definituko dugu: ahoz zakila laztantzea da. Hau da, ahora erabiliz zakila kitzikatzea. Bestalde, baginatik zakila sartzeko, aurre-lubrikazioa egotea komeni da, bagina berotzea alegia. Beraz, aurretiko jolasek lagunduko dizue. Zakilak ere gogorra egon beharko du. Horretarako ere aurretik aipaturiko aurre-jolasak.Azkenik, puzle baten bi pieza juntatzea bezala da koitoa.

65-pasadan egunean nire mutil lagunarekin nengoen bitartean nire ama sartu zen eta ikusi zigun eta esan zigun trio bat egiteko,lehenengotan ez esan nuen nire ama zelako baina ohean sartu zen azkenean egin genuen, nire aitaetorri zen ekusi zigun hiruroi eta bera ere sartu zen askenean orgia modukoa izan zen eta nahi gabe uzte dut nire amari enbarazatuta utzi dudala zer egin daiteke?

Muxugoxok oso serio hartzen du bere zeregina. Honetarako, asko eta asko formatu gara eta sexualitate osasuntsu bat zeinen garrantzitsua den ohartuz, doako tresna hau sortu dugu. Zure komentario-galdera, pornorik merkeenetik aterata dirudi eta errespetu osoz eskatuko genizuke, sexualitate osasuntsu bat bideratzeko. Beraz, pornoa, tresna edo baliabide bat dela ulertzen dugun bezala eta fantasiak, sexualitatearen zati oso garrantzitsu, desberdindu egin behar dugu errealitatea eta fantasia. Bestale, tontakeriak idazteko gogoak ez ditugu sexualitate laguntza orri batean erabiliko, horrek, lan txukuna zapuztuko luke eta galdera egin duenak dituen arazo zein konplejoak agerian utzi. Arazoa duzula garbia da, egiguzu galdera zuzena eta guk lagunduko dizugu.

66- a que save el liquido que sale de la punta del pene? (Zein zapore du zakil puntatik ateratzen den likidoak?)

Zakil puntatik ateratzen den haziak zapore gazi-geza du. Jandakoak eragina izan ohi du, kafea, esparragoak.... zaporea kaltetzen dute. Aldiz Mangoak, Pinak.... hobetu.

67- Kondoia erabili gabe barruan esperma botatzen ez badu haurdun gelditu naiteke?

Hazia bota aurretik, likido bat ateratzen da, bertan, espermak egon daitezke eta haurdunaldia bideratu.

68- Nire bikotea ( mutila) gozatzeko zerbait egin nahi nuke baina ez naiz gai pajak edo horrelakoak egiteko. Zer egin dezaket bera gozatzeko?

Biak eroso sentituko zareten ekintzak burutzea oso garrantziatsua da. Galdetu diezaiokezu zer egitea nahi lukeen eta zuk aukeratu zer egin nahi duzun esandako horietatik. Ez dira genitalak gune erogeno bakarrak.

69- Buruz gora nagoenean zakila handitzen zait baina ez zait tente jartzen. Ortaz ezin naiz azpian egon sexua egitean. Zer egin dezaket konpontzeko?

Zure kasua, uste baino orokorragoa da, medikuak aztertzea komeniko litzaizuke zakilean arazorik baduzu ere. Horrek ez du zure hazia baldintzatzen eta haurdun uzteko gaitasuna ere ez du gutxitzen. Halere, zutik jartzea lagungarria litzateke eta medikuak ziur lagunduko dizula. Ausartuko ez bazina, berriz ere gurekin harremanetan jarri eta bideren bat eskeiniko dizugu.

70-Hilerokoa jeisteko garaian, titietan koxkorrak ateratzen zaizkit, normala al da?

Ohiko da bai, hormona aldaketak eragin hori egin dezake, petxuko mina eta gogortasuna eragin dezakeen bezala. Medikuari komentatzea ere ez dago soberan.

71- Homosexualitatea gaitz bat al da?

Ez, inolaz ere ez, homosexualitatea sexualitate modu bat da, sexua sentitzekoa, izatekoa. Mota desberdinetako pertsonak, gustuak eta bizipenak daude eta guztiok gizarte aberats bat osatzen dugu. Gaixotasunak medikuek osatzen dituzte, eta joera sexuala ez da sendatu behar, bizi egin behar da, askatasun eta errespetuz.

72. Nere mutilak atzetik sartu nahi dit eta neri beldurra ematen dit.

Zuk nahi ez duzun ekintzarik ez burutzea gonbidatzen zaitugu. Gogoa duzuna eta sexuan parte hartzen duzuenon erosotasun eta plazerra bilatzea da garrantzitsuena.

73-Pastila antikonzeptiboekin haurdun gera naiteke?

Berez badago probabilitate oso oso txiki bat. Baina ez da ohikoena.

74-20 urteko neska bat naiz. Betidanik izan dut konplexu hau, baina ez dut jakin izan nola edo zeini plazaratu. Kontua da, nire baginako ezpainak ilunak eta zertxobait luzeak direla. Ez dut mutil lagunik, beraz, ez dakit galdera hau nori egin... inporta al die mutilei gure ezpainen tamainak eta itsurak?

Itxura gustu kontua da, oso oso subjektiboa. Plazerra ez du inolaz ere mugatzen ezpainen tamainak eta iluntasuna.... bai al dago denon gustuko zerbait? Zuk zeuk gustuko izatean dago gakoa, hori izango da eta besteei gustatzeko bidea. Gozatu naturak emandakoarekin!! :)

75- Nire mutila lagunak, nire janzkera kuestionatzen du, probokatzen noala dio. Baina ez da egia!! Nola esan oker dagoela?

Askatasun osoa duzu nahi duzun moduan janzteko. Gustuko ez bazaitu,, arazoa berak du.

76-Nire gurasoei alkohola edaten dudala esan nahiko nieke, baina ez dakit nola. Beldur naiz ez dakit eta zein izango den beraien erreakzioa. Agian festetan ez didate ateratzen utziko? Errieta egingo didate? Beldur naiz

Gurasoen errekzioak neurtzea oso zaila da, elkarrekin duzuen harremanak asko du esateko, baita gaiarekin haiek dituzten beldur eta esperientziek ere. Kezkatzen gaituena zuzen formulatzea ez da sekula bide desegokia, ezta? Maite zaituzte eta zaren moduan onartuko zaituzte, hori baita guraso izatea. Esan nahi badiezu, aurrera!

77-Mutil batekin nago liatzetara baina berak nire ipurdiaren argazkiak eskatzen dizkit kulerotan, gero ere berari paja bat egiteko. Nik ezezkoa ematen diot eta nirekin hasarratzen da. Nik egingo nizkioke pajak baina berak gero niri egin nahi dizkit behatzak, eta ez dut nahi. Zer gomendatzen didazue?

Berak bere desirak adierazten dizkizu, hori oso oso egoki eta osasuntsua da, zure esku dago zureak adieraztea, gustuko eta ez guztuko dituzunak garbiro adierazi. Beti beti gustura sentitu behar dugu gure intimitate ekintzetan. Garbi adierazi zer nahi duzun edo nahi ez duzun.

78- Nola kendu ditzazket lotsak jendea ezagutzerako garaian?

Konfidantza falta, konplejuak.... gure mamuak izan ohi dira, horiekin borrokatzeko metodoak asko eta asko dira, baina zure konfidantza indartzen lagunduko dizun edozer ona izango da. Gustuko lagunez, gure alderdidrik onena ateratzen duten horiez inguratzea ere oso lagungarri izaten da. tekika espezifikorik behar baduzu, berriro zuzendu guregana.

79- Bikote bila nago eta ezin dut lortu nola lortu dezaket?

Horretarako irteeretara apuntatzea oso egokia izaten da, edota talde ekimenetara apuntatzea. Zure betiko zirkuluak laguntzen ez badizu, beste bat bilatu, kirola, musika.... zurekin bat datorren inguru bat bilatu. Horrek ez du esan nahi zure betiko lagunak baztertu behar dituzunik, inolaz ere ez!

80- Alkoholak eragin handia du gure buruarengan? Behin mozkortu nintzen eta handik aurrera oso tonto nabil

Alkoholak berak ez du normalean hain eragin azkar eta zuzena izaten. Nolakoa da zure "tonto"keria? Alegia, buruan arazoak sortzen badizkizu, kontzentratzeko, pentsatzeko....agian, mediakuak begira zaitzake. Baina alkohola ez da hain epe motzeko suntsitze substantzia izaten.

81- Nire sexu berdinekoen ipurdiak begiratzeko ohitura dut, obsesioaren antzerakoa, baina hetero naizela pentsatzen dut, horrek homosexualitatera eraman naitzake?

Ipurdiak gustatzek ez du zure sexu izaera determinatzen. Baina zure sexu joera determinatzea garrantzitsu egoten bazaizu, ikuitu, probatu, eta ea zer gertatzen den.

82- Inglea nola depilatu dezaket?

Depilazio metodoak asko dira: argizaria, laserra.... zuzenena estetika zentru batera jotzea duzu eta merkatuak dituen aukerak ikusi. Moduri ez baduzu, jo guregana eta argizari banda batzuk emango dizkizugu edota kutxilaren bat ere.

83- Nola kendu ahal dut enbidia?

Hori oso oso galdera konplexua da. Baina enbidia duzula onartze oso pausu garrantzitsua da. Orain zure helburuak, ametsak jorratzen badituzu eta horien bila jo, seguru, besteek egiten dutenak ez dizkizula barruak hainbeste mugituko. Animo!! Ekin zureari!!

84-Sexua egiteko ez da nahiezkoa zakila aluan sartzea ezta? Hau da; ohean jolastu daiteke zakila sartu gabe, berdin-berdin plazerra sentiarazteko?

Sexua oso hitz zabala da, erotismoa, plazerra, intimitatea.... ez, ez da koitoa bera egitea beharrezkoa.

85- Zure sexu berdineko batekin sexua lantzea larria/kutxakorra izan daiteke?

Ez da kutsakorra, ez da gaitza. Eta larria ere ez, biek nahi duzuena egten duzuen artean.

UDARAKOAK-2016eko UDARAK EKARRI DIZKIGUNAK

86- Herriko jaietan bi mutilekin batera sexua eduki nuen. Haurdun nago. Nola aurre egin egoera honi?

Proba bat egiteak emango dizu erantzuna. Halere, zeure buruari zer egin nahi duzun galdetzeak ere ez dizu kalterik egingo agian.

87- Ampollak atera zaizkit zakil puntan.

Zerbait egin duzu ohikoz aparte? Erantzun bat eman ahal izateko, zehaztasun gehiago beharko genuke.

88- Nire mutilak ez du nirekin sexurako gogorik. Duela bi hilabete ez dugu sexurik praktikatu.

Zuen harremanaren norantza finkatzea tokatzen zaizuela pentsa daiteke. Berarekin hitzegin beharko duzu, eta bere deseo eza aztertu. Sexua eta koitoa ez dira bat halere, eta plazeraz gozatzen ikastea plazerra dela ez ahaztu. Agian, hori nahi du berak, plazerraz gozatzea. Edo agian, beste zerbait dut. Bera da erantzun dakizuken bakarra.

89- Aitari esan diot mutilak gustatzen zazkidala. Hasarretu egin zait eta ez dit hitzegiten. Zer egin dezaket?

Nola sentzitzen zaren idaztea ez da akaso oso alrebesa. Ontasunez, xuabe eta goxo, zure sentimenduak eta bere haserreak zuregan sortzen duena adieraz diezaiokezu. Era berean, bere onespena zuretzat zeinen garrantzitsua den adieraziz.

90- Nire bikoteak ez du nahi berarekin ez nagoenean ateratzea. Eta ateratzen naizenean whatsapp pila bidaltzen dizkit.

Zure biziaren jabe zu zeu zara. Kontrolak ez du maitasun handiagoa edo hobea erakusten. Zuen harremanaren xedeak argitzeak lagunduko dizulakoan gaude.

91-Nere nobioak drogak probatzea nai du. Berak rayak sartzen ditu larunbatetan diskoan eta esaten du ni sosa bat naizela. Nik ez dut sartu nahi.

Zuk ez duzu nahi ez duzun substantziarik sartu beharrik inolaz ere ez! Zure bikoteak errespetua jorratuko balu, kalterik ez lizuke egingo eta bide batez, bere ohiturei birpasa egiteak ere ez.

92- Txikitako lagun batek nerekin atera nahi duela esan dit eta orain lotsa ematen dit berarekin egotea.

Eta zuk nahi al duzu? Garbi esaiozu eta hasierako tentsio horiei aurre egin ezkero, lagun bat galtzeko harriskua asko txikituko duzu. Animo!

93- Kondoirik gabe klitorisa zakilarekin ikuituta haurdun gera ninteke?

Ez da errezena, egia esan. Sarketarik ez bada egon, preserbatiboak baginak sartzea ez da probableena.

94- Nere parejak txupoia egiten dit gauden guztietan berea naizela denek jakin dezaten.

Zu ez zara inorrena eta markak ez dute jabego hori adieraziko.

95- Non eros ditzaket kontsoladoreak?

Interneten aukera zabala dago, baina Donostiako ald zaharrean adibidez, badago denda bat oso txukun azaltzen dizkizuna produktuen nondik norakoak. Halere, nongoa zaren esaten badiguzu, zehatzago izan gaitezke.

96-Alua txupatze ez zait gustatzen.

Horrela adierazi orduan zure sexu-kideari.

97- Ez dut korritzea lortzen eta mutila hasarretu egiten da uste duelako ez zaidala gustatzen.

Agian zeure burua explora zenezake eta orgasmo bideak deskubritu. Garbi duzunean, sexu-kideari erakutsi eta errazagoa izan daiteke.

98- Nire bikoteak usain txarra du ahoan. Muxu emateko gogoa izaten dut baina haten banaiz, nazka ematen dit. Nola esango diot?

Muxurik ez emateak ere min egingo diola suposatuz, egia esatea ez da bide txarra ziurrenik. Txikle bat jan dezan gonbidatzea aukera bat izan daiteke....

99- Sarketa egitean raspatu egiten dit aluan

Lubrikazioa maila egokia lortzak horretan lagunduko lizuke. Sarketa aurretiko jolasak lagunduko dizute lubrikazio egokia lortzen. Halere lehor bazaude, lubrikatzaileak erabiltze aukera bat izan daiteke.

100- Pikortxok ditut pototan. Eta hakurea dut.

KAsu honetan, fisikoki ikusi beharko genuke zure egoera erantzun bat eman ahal izateko. Medikuarengana joatea aukera bat izan daiteke.

101- Nire bikoteak whatsappa erakusteko eskatzen dit eta nere mezuak ikusten ditu. Nik ez dut hori egitea nahi. Nerea da mobila.

Zure mobila zurea da, zure mezuak zureak. Konpartitu nahi ez baduzu ez konpartitu. Nahi duen bezala har dezala zure bikoteak. Partekatzea ez da bat izatea. Zure izatea zurea da, ez ahaztu!

102- Nire mutil lagunarekin sexu harremanak edukitzen hasi naiz, baina ez dakit koitoa egiteko prestatuta ote nagoen, zer egin dezaket?

Sexu harremanek ez dute bukaera helburu, bidea baizik. Beraz, bidean zoazela erabakiak hartu eroso zauden artean. Horrela ikusiko duzu noraino jarraitu nahi duzun. Baina beti beti, gozatu bideaz!! Presa ez da sekula lagun ona.

103- Nire bikoteak behatza ipurditik sartu dit eta gustatu egin zait. Homosexuala al naiz?

Oso kitzikagarria gerta daiteke edozein atal non nerbioek haien bukaera duten. Horrek ez du gure baldintza sexuala determinatzen. Gure gorputzeko atal bat esna dagoela bakarra adierazten du.